Gainera beste antzerki formekin topatzea, lan egiteko modu ezberdinak ezagutzea, ikuskera berriekin harritzea asko gustatzen zaigu. Horregatik ahal dugunean beste sortzaileekin ere lan egiten dugu. Hemen unibertso horretako galaxia batzuk!
hhhh
dddddddddddddddddddddddddddddddd
Zuzendari laguntzaile, aktore edo txotxongilo sortzaile gisa lan egin dugu besteen artean Tanttaka, Tentazioa, Gar eta Antzerkiola Imaginarioa taldeekin.
2012 honetako kolaborazioak:
- Tempus-i, Anakrusa dantza-antzerki konpainiarekin. Zuzendaritza eszenikoan laguntzen dihardugu, Artelekun. Martxoaren 13an estreinatuko da lana Donostiako Dferian.
- Biutz. Rouge Elea zirko-dantza konpainiaren eta Zazpi t´erdi bideo sortzaiuleen arteko lan berrian parte hartu dugu, kanpo begiradarekin. www.rougeelea.com / www.zazpiterdi.com. Estrenaldia otsailaren 18an Frantzian.
- Publikoari gorroto. Artedramaren sorkuntza berrian sorkuntza plastikoaz arduratuko gara. Estrenaldia datorren udazkenean. www.artedrama.com
- Antzerki egitasmoa Zarauzko Ainhoa Alberdi eta Iraia Elias aktoreekin. Kanpo begiradan laguntza.

mmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmmhhhhhhhhhhhhhhhh
www.mikelazulo.comHHHHHHHHHHHHHHHHHHGGGGGGGGGGGGGGGGGGGGGGGHHHHH
Oreretako Mikelazulo kultur elkarteko kide gara. Bertan urtero EZTENA antzerki jaialdiaren antolakuntzaren parte hartzen dugu eta eztena.com antzerki magazinaren sorkuntzan ere bagabiltza. Mikelazuloren kultur bidaietan ere parte hartu dugu ikuskizunak sortuz beste artista askorekin. Horren emaitza izan dira: Riiru Xol (Senegal 2002), Mundu bat maletan (Ecuador 2003) eta Mariren heriotza (Senegal 2005).
ffffffffff
ffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffff
(Megabite memorietatik berreskuratuak)
1. The Balde aldizkarian 2004.ean eginiko erreportajea berreskuratu dugu. Saharar kanpamentutan izan ginen txotxongiloekin (bitan izan gara)eta handik bueltan han bizitutakoaren berri eman genuen erreportaje berezi honetan.
2. Vimeon ikus daiteke Koldo Almandoz zuzendariaren Belarra laburmetraia eta aktoreen artean Ainara. Hoixe dauka ikusentzutekoak, bertan gordeta gelditzen dela lana... eta urteetara berreskura daiteela gainera. Amaaaaaa denbora nola pasatzen den, jur, jur!
Belarra from Koldo Almandoz on Vimeo.
ffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffffff
3. SOS balcanes-ek gonbidatuta hirutan izan gara Bosnian. Lehen aldiz gerra bukatu eta 6 urtetara. Esperientzia ederra bezain gogorra. Aldiro antzerkia eginaz joan gara. Jarraian bigarren aldian bizitutakoaren memoria txikiak argazkitan.